HATB http://xabihatb.nireblog.com Sun, 21 Mar 2010 01:22:46 +0100 HATB http://static.nireblog.com/imagenes/logo.png http://xabihatb.nireblog.com http://nireblog.com Hezkuntza baliabideak hausnartzen http://xabihatb.nireblog.com/post/2008/11/05/hezkuntza-baliabideak-hausnartzen http://xabihatb.nireblog.com/post/2008/11/05/hezkuntza-baliabideak-hausnartzen Lau estek multzo hauetatik, hurrengoak dira nik aukeratu ditudanak:

1.1 Baliabide orokorrak deituriko multzotik estekarik interesgarriena azkeneko lekuan dagoen Aula de Música deiturikoa iruditu zait. Ni musikako irakaslea izateko prestatzen ari naizenez, musikako ikasle izango direnentzat, oso interesgarria iruditzen zait leku hau. Webgune honetan, musikaren historia, notak zein diren, hainbat ariketa, eta abar ikus ditzakete ikasleek eta klaseak ordenagailuz eman edo klasean emandakoa etxean praktikatu. Horregatik, musika ikasteaz gain ordenagailuarekin kontaktu zuzen bat ere eduki dezakete eta nire ustez errazago ikasiko dute, dibertigarriago egingo zaielako ordenagailu bidez ikastea.

1.2 Youtubeko bideoen atalean dauden esteken artean berriz, Ejemplo de utilizacion de una PDiP en una Aula Interactiva izenekoa iruditu zait interesgarriena. Oso erabilgarria iruditzen zait geletan software hau erabiltzea, haurrek eta elduek, baina batez ere haurrek, atentzio gehiago jarriko luketelako ikasgaian, frogatua bait dago informazioa ikus entzunezkoa denean, edo informatika tresnak tarteko direnean askoz atentzio gehiago jartzen dutela ikasleek, eta ohartu gabe ere gehiago ikasten dutela. Bestalde, nire ustez oso positiboa litzateke, hemendik urte batzuetara eskoletan normaltasunez teknika hau inplantatzea.

 1.3 Web eta Blog-en inguruan dabiltzan estek multzoen inguruan, ez dut sobera interesgarria iruditu zaidan estek bat aukitu, baina bat esan behar banu Aula Tecnológica Siglo XXI izenekoa aipatuko nuke. Bertan ikasleei zuzendutako gela birtual bat ikus dezakegu, eta bertan joku eta ariketetatik hain garrantzitsua den elikaduraraino hitz egiten zaie ikasleei. Hemendik urte ez askora eta gaur egun ere, oso erabiliak dira modu honetako web orriak modu batez edo bestez, adibidez , desberdinagoa den arren, gure webct delakoaren taldean kokatuko genuke, irakasleek kalifikazioak, notak, abisuak eta abar sartzen ahal dituztelarik.

1.4 Azkenik, Web eta Blog (2) atalean aipagarria iruditu zaidan web orri bat aurkitu dut, Videos Educativos izenekoa. Bertan gai eta arlo guztien inguruko ikasgaiak erakusten dira, baina bideoen bidez. Hau ikasleentzat oso erakargarri egiten dela iruditzen zait modu berean oso erabilgarri eginez. Ikasle batek askoz gusturago eta atentzio gehiago jarriko du maisuaren "txapa" bat entzutean baino, bideo bat ikustean eta gauza gehiago ikasiko duela pentsatzen dut, bere atentzioa ere errezagoa delako deitzea modu honetan.

Hurrengo hiru estek hauek ere apaitu nahi ditut, oso interesgarriak iruditu bait zaizkit:

  • Lehenengo estek honetan, web bidez ikasgai asko lantzen ahal dira edo programa informatikoei buruzko, lenguaiei buruzko edo beste mota askotako duden erantzunak aurki ditzakegu. Web orri honen izena aulafacil da. 
  • Bigarren estek interesgarria berriz csu education izenekoa da, eta bertan edozein gairi buruzko interneten aurki ditzakegun liburuak agertzen zaizkigu, hauek ikusteko dirurik ordaindu beharrik izan gabe. Oso interesgarria iruditzen zait, liburuetan diru asko xahutzen bait dugu.
  • Azkenik, hirugarren eta azken estek interesgarria interneteko bilatzaileen ingurukoa da. Horriak buscaportal du izena eta oso erabilgarria iruditzen zait, arlo guztietako gauzak aurki ditzakegulako bertan eta ikasleentzat beharrezkoa den gauza bat iruditzen zaidalako.

Comments

]]>
Wed, 05 Nov 2008 20:49:18 +0100
Zer da wiki bat? http://xabihatb.nireblog.com/post/2008/10/29/zer-da-wiki-bat http://xabihatb.nireblog.com/post/2008/10/29/zer-da-wiki-bat Wikia hawaierazko wiki hitzetik dator, eta azkar esan nahi du.Wikia webgune mota bat da non erabiltzaileek orrialdeak sortu, aldatu, ezabatu eta eraldatu ditzakete. Web 2.0 bezalako plataformetan dago oinarrituta baina askoz ere errazagoak dira egiteko. Wiki hauetan erabiltzaile desberdinek webgunea edita dezakete wikipedia entziklopedia unibertsalean gertatzen den bezala. Editatzeaz aparte, wiki hauek gaurkotzeko posibilitatea dago, oso eroso eta erraza da editatu eta edukiak gehitzea,etab... Horrelakoengatik dauka wikiak daukan arrakasta erabiltzaileen artean.

Lehenengo wikia 1995 urte inguruan sortu zuen Ward Cunninghanek, eta ondoren wikiak egiteko erraztasuna ematen zuen software bat sortu zuten Jimmy Wales eta Larry Sangere-k Media wiki izena zuena. Media wiki izeneko software hau, wikipedia bezalako wikiak egiteko erabilia izan da beste askoren artean.

Wiki hauek sortu edo editatzeko posibilitatea dagonez, irudiez, estekez eta abarrez hornitzeko aukera dugu, horrela aurretik norbaitek idatzitako zerbait ulerterrazagoa egiteko, edo idatzi duena osatu eta informazio gehiago konpartitzeko beste erabiltzaileekin.

Wiki bat zer den hobeto ulertu dezazuen, Wikipedia bezalako wiki bat bisitatzea gomendatzen dizuet.

Bestalde, hemen uzten dizuet wikiaren inguruko bideotxo bat:

Comments

]]>
Wed, 29 Oct 2008 13:24:39 +0100
Hezkuntzarako teknologia http://xabihatb.nireblog.com/post/2008/10/22/hezkuntzarako-teknologia http://xabihatb.nireblog.com/post/2008/10/22/hezkuntzarako-teknologia Teknologia berriak gero eta garrantzia gehiago hartzen ari dira gure bizitzan. Horregatik hezkuntzan ere, gero eta gehiago erabiltzera behartzen gaitu gaur egungo soziedadeak, ondorengo bizitzan ikusiko duguna oso lotuta egongo delako teknologia berriekin. Bestalde teknologia berriak ematen gaituzten erraztasun eta abantailak ere aprobetxatzea ona dela iruditzen zait. Adibidez eskolara gerturatzerik ez duten pertsonak etxetik internet bidez ikas dezaten, maisuak klasera etortzerik ez duenean bideokonferentzia bidez klasea eman dezan, lanak eskura entregatu beharrean internet bidez entregatzeko, gauza guztiak erraztasun gehiagoz editatzeko, eta abar luze bat.

  • Adibidez hemen daukagu 2002. urtean ikerlari talde batek, hezkuntzan teknologia berriak sartzearen eztabaidaren inguruan idatziriko artikulu bat:

http://www.hikhasi.com/artikulua/707

  • Beste estek honetan berriz, internetez ikasteko proiektu baten inguruko artikulu bat ikusi dezakegu:

http://www.euskonews.com/0158zbk/gaia15804eu.html

  • Hemen berriz, internet bidezko entziklopediak paperezkoak baino hobeak diren inguruko eztabaida lantzen da:

http://revista.consumer.es/web/eu/20060101/internet/

Azkenik youtubeko bideo bat jartzen dut, haur hezkuntzako 3 ikastetxe desberdinetan egin den teknologi berrien erabilpenaren azterketa ikusteko:

Hau da teknologia berriak hezkuntzan duten garrantziaren inguruan nik daukadan ikuspegi eta iritzia.

Comments

]]>
Wed, 22 Oct 2008 12:48:58 +0100
1.GAIKO ARIKETAK http://xabihatb.nireblog.com/post/2008/10/15/1gaiko-ariketak http://xabihatb.nireblog.com/post/2008/10/15/1gaiko-ariketak 1) Gaur egun Informatika, Elektronika eta Telekomunikazioekin
batera dohala esaten da, zergatik?
Informatika telekomunikazio eta elektronikarekin lotuta daudela esaten da, alde batetik, ordenagailua osatzeko erabiltzen diren pantallak eta abar telekomunikazioen arloan sailka genitzakelako. Elektronikaren arloarekin lotzen dugu, hardwaren zati haundi bat elektronika bidez ibiltzen delako.

2)Gizarte digitala, aro digitala, mundu digitala, urradura digitala eta
konpetentzia digitala. ¿Zer da digitalizazioa?
Digitalizatzea, nere ustetan gauzak ordenagailu bidez prozesaturik ikustea da irudi baten inguruan hitz egiten dugunean. Digitalizazio hitza entzuterakoan, neri ordenagailuak etortzen zaizkit burura eta hauekin erlazionatzen ditut. Aro digitala, gizarte edo mundu digitala, ba gauza asko ordenagailuz kontrolaturik daudelako esaten zaiola pensatzen dut eta horrela gauza guztiekin.

3)Ordenagailu batek seinale digitalak, batekoak eta zerokoak,
erabiltzen dituela esaten da, zergatik?
Ordenagailuak azken finean, inpultso elektriko batzuk bultzatuta ibili ohi dira. Inpultso hauek 1 eta 0 izkiz irudikatzen dira, eta honi sistema binarioa deitzen zaio. Inpultso elektriko bat emateari 1 deitzen zaio eta inpultso elektrikorik ez emateari berriz 0.

4)Zein dira hardware eta zein softwarea? Sagua, transistorea,
mikroprozesadorea, Linux, Ram memoria, karpeta, fitxategia,
Adobe Reader, bozgoragailuak, Windows XP, OpenOffice,
MacOS X.
Hardwarea: Sagua, transistorea, mikroprozesadorea,Ram memoria, bozgoragailuak
Softwarea: Linux, karpeta, fitxategia, Adobe Reader, Windows XP, OpenOffice, MacOS X.

5)Zer da zirkuitu digital bat, ate logiko eta Boolen algebra?
Zirkuitu digitala: Zirkuitu elektroniko bat da non datu binarioak(Inpulsoak bai 1 / ez 0) prozesatzen dituen, boolen logikaren arauak beteta.
Boolen algebra: Informatikan zein matematiketan, estruktura algebraiko bat da. George Boolek 1 eta 0 hauen arteko erlazioak aurkitu zituen. Gaur egun Boolen algebra disenu elektronikoan erabiltzen da gehien bat.
Ate logikoa: Ate logiko bat, dispositibo elektroniko bat da. Boolen logikaren espresio fisiko bat da. Ate logiko bakoitza interruptore sare bat da, non boolen logikaren kondizio eta arauk betetzen dituen. Azken finean chip batean integraturiko konmutazio zirkuitu batzuk dira.

6)Irudi, soinu eta bideo formatu desberdinak bilatu eta sailkatu.
Soinu formatuak: AAC, MP3, MP3Pro, Vorbis, Real Audio, VQF, WMA, AIFF, FLAC, WAV, Midi, mka…
• Irudi Formatuak: JPEG, GIF, ILBM, PNG, BMP, TIFF, TARGA(TGA), HD Photo (100% kalitatean bakarrik)…
• Bideo formatuak: DivX, XviD, MOV, rm, rmvb, MPEG, VOB, DVD NTSC, DVD PAL, WMV, AVI, MPEG-4, AMV,FLV…

7) Bilatu Sistema Informatiko baten hardware irudiak Googlen.
·Hardware baten zatiak:

parts1-euskaratuta.JPG

Comments

]]>
Wed, 15 Oct 2008 17:35:35 +0100