Zer da wiki bat?
xabihatb 2008-10-29 GTM 1 @ 13:24Wikia hawaierazko wiki hitzetik dator, eta azkar esan nahi du.Wikia webgune mota bat da non erabiltzaileek orrialdeak sortu, aldatu, ezabatu eta eraldatu ditzakete. Web 2.0 bezalako plataformetan dago oinarrituta baina askoz ere errazagoak dira egiteko. Wiki hauetan erabiltzaile desberdinek webgunea edita dezakete wikipedia entziklopedia unibertsalean gertatzen den bezala. Editatzeaz aparte, wiki hauek gaurkotzeko posibilitatea dago, oso eroso eta erraza da editatu eta edukiak gehitzea,etab... Horrelakoengatik dauka wikiak daukan arrakasta erabiltzaileen artean.
Lehenengo wikia 1995 urte inguruan sortu zuen Ward Cunninghanek, eta ondoren wikiak egiteko erraztasuna ematen zuen software bat sortu zuten Jimmy Wales eta Larry Sangere-k Media wiki izena zuena. Media wiki izeneko software hau, wikipedia bezalako wikiak egiteko erabilia izan da beste askoren artean.
Wiki hauek sortu edo editatzeko posibilitatea dagonez, irudiez, estekez eta abarrez hornitzeko aukera dugu, horrela aurretik norbaitek idatzitako zerbait ulerterrazagoa egiteko, edo idatzi duena osatu eta informazio gehiago konpartitzeko beste erabiltzaileekin.
Wiki bat zer den hobeto ulertu dezazuen, Wikipedia bezalako wiki bat bisitatzea gomendatzen dizuet.
Bestalde, hemen uzten dizuet wikiaren inguruko bideotxo bat:

Ez dago erantzunik »
Erantzun bat idatzi