Hezkuntzarako teknologia
xabihatb 2008-10-22 GTM 1 @ 12:48Teknologia berriak gero eta garrantzia gehiago hartzen ari dira gure bizitzan. Horregatik hezkuntzan ere, gero eta gehiago erabiltzera behartzen gaitu gaur egungo soziedadeak, ondorengo bizitzan ikusiko duguna oso lotuta egongo delako teknologia berriekin. Bestalde teknologia berriak ematen gaituzten erraztasun eta abantailak ere aprobetxatzea ona dela iruditzen zait. Adibidez eskolara gerturatzerik ez duten pertsonak etxetik internet bidez ikas dezaten, maisuak klasera etortzerik ez duenean bideokonferentzia bidez klasea eman dezan, lanak eskura entregatu beharrean internet bidez entregatzeko, gauza guztiak erraztasun gehiagoz editatzeko, eta abar luze bat.
-
Adibidez hemen daukagu 2002. urtean ikerlari talde batek, hezkuntzan teknologia berriak sartzearen eztabaidaren inguruan idatziriko artikulu bat:
-
Beste estek honetan berriz, internetez ikasteko proiektu baten inguruko artikulu bat ikusi dezakegu:
-
Hemen berriz, internet bidezko entziklopediak paperezkoak baino hobeak diren inguruko eztabaida lantzen da:
Azkenik youtubeko bideo bat jartzen dut, haur hezkuntzako 3 ikastetxe desberdinetan egin den teknologi berrien erabilpenaren azterketa ikusteko:
Hau da teknologia berriak hezkuntzan duten garrantziaren inguruan nik daukadan ikuspegi eta iritzia.

Ez dago erantzunik »
Erantzun bat idatzi