Hezkuntza baliabideak hausnartzen
xabihatb — 2008-11-05 GTM 1 @ 20:49Lau estek multzo hauetatik, hurrengoak dira nik aukeratu ditudanak:
1.1 Baliabide orokorrak deituriko multzotik estekarik interesgarriena azkeneko lekuan dagoen Aula de Música deiturikoa iruditu zait. Ni musikako irakaslea izateko prestatzen ari naizenez, musikako ikasle izango direnentzat, oso interesgarria iruditzen zait leku hau. Webgune honetan, musikaren historia, notak zein diren, hainbat ariketa, eta abar ikus ditzakete ikasleek eta klaseak ordenagailuz eman edo klasean emandakoa etxean praktikatu. Horregatik, musika ikasteaz gain ordenagailuarekin kontaktu zuzen bat ere eduki dezakete eta nire ustez errazago ikasiko dute, dibertigarriago egingo zaielako ordenagailu bidez ikastea.
1.2 Youtubeko bideoen atalean dauden esteken artean berriz, Ejemplo de utilizacion de una PDiP en una Aula Interactiva izenekoa iruditu zait interesgarriena. Oso erabilgarria iruditzen zait geletan software hau erabiltzea, haurrek eta elduek, baina batez ere haurrek, atentzio gehiago jarriko luketelako ikasgaian, frogatua bait dago informazioa ikus entzunezkoa denean, edo informatika tresnak tarteko direnean askoz atentzio gehiago jartzen dutela ikasleek, eta ohartu gabe ere gehiago ikasten dutela. Bestalde, nire ustez oso positiboa litzateke, hemendik urte batzuetara eskoletan normaltasunez teknika hau inplantatzea.
1.3 Web eta Blog-en inguruan dabiltzan estek multzoen inguruan, ez dut sobera interesgarria iruditu zaidan estek bat aukitu, baina bat esan behar banu Aula Tecnológica Siglo XXI izenekoa aipatuko nuke. Bertan ikasleei zuzendutako gela birtual bat ikus dezakegu, eta bertan joku eta ariketetatik hain garrantzitsua den elikaduraraino hitz egiten zaie ikasleei. Hemendik urte ez askora eta gaur egun ere, oso erabiliak dira modu honetako web orriak modu batez edo bestez, adibidez , desberdinagoa den arren, gure webct delakoaren taldean kokatuko genuke, irakasleek kalifikazioak, notak, abisuak eta abar sartzen ahal dituztelarik.
1.4 Azkenik, Web eta Blog (2) atalean aipagarria iruditu zaidan web orri bat aurkitu dut, Videos Educativos izenekoa. Bertan gai eta arlo guztien inguruko ikasgaiak erakusten dira, baina bideoen bidez. Hau ikasleentzat oso erakargarri egiten dela iruditzen zait modu berean oso erabilgarri eginez. Ikasle batek askoz gusturago eta atentzio gehiago jarriko du maisuaren "txapa" bat entzutean baino, bideo bat ikustean eta gauza gehiago ikasiko duela pentsatzen dut, bere atentzioa ere errezagoa delako deitzea modu honetan.
Hurrengo hiru estek hauek ere apaitu nahi ditut, oso interesgarriak iruditu bait zaizkit:
- Lehenengo estek honetan, web bidez ikasgai asko lantzen ahal dira edo programa informatikoei buruzko, lenguaiei buruzko edo beste mota askotako duden erantzunak aurki ditzakegu. Web orri honen izena aulafacil da.
- Bigarren estek interesgarria berriz csu education izenekoa da, eta bertan edozein gairi buruzko interneten aurki ditzakegun liburuak agertzen zaizkigu, hauek ikusteko dirurik ordaindu beharrik izan gabe. Oso interesgarria iruditzen zait, liburuetan diru asko xahutzen bait dugu.
- Azkenik, hirugarren eta azken estek interesgarria interneteko bilatzaileen ingurukoa da. Horriak buscaportal du izena eta oso erabilgarria iruditzen zait, arlo guztietako gauzak aurki ditzakegulako bertan eta ikasleentzat beharrezkoa den gauza bat iruditzen zaidalako.
